eu
Books
Patxi Zubizarreta

Barrikadak

Bost pertsonaia, bost bizitza, bost kontakizun: bost ikuspuntu egoeraz hobeto jabetzeko. Bost bagoi, liburu hau den tren espresari maisuki lotuak. Norabide argia: irakurlearengan lilura piztea. Eta galderak: hogei urte eta gero, sufrimenduak hor dirau, zer aldatu da?, onerako?, txarrerako?… 80ko urteetan kokatua dago istorioa, bakardadea are bakardadeago egiten duten Gabonetan. Barrikada bat dago Ordizian, espresaren bidean traban. Gauza ikusgarria da pneumatiko errez eta era guztietako tramankuluz egindako barrikada. Ikusteko modukoa. Kontakizunean aurreratu ahala, beste barrikada batzuk bistaratuko dizkigu Zubizarretak, Antton Olariagaren irudizko narrazioa lagun duela, bere irudimenetik sortutako pertsonaien baitan. Eta irakurleon baitan?
72 printed pages
Copyright owner
Bookwire
Original publication
2020
Publication year
2020
Publisher
Alberdania
Have you already read it? How did you like it?
👍👎
fb2epub
Drag & drop your files (not more than 5 at once)